Zu ere informatzen

Mendialdeak Hala Bedi irratiaren bitartez, beste herri zein herrialdeei bere berri emateko aukera du

Eli Plazaola

Dagoeneko 25 urte baino gehiago ditu Hala Bedi irratiak, irrati librea eta herritarroi ahotsa ematen digun hedabidea izanik, urte hauetan guztietan oztopo ugari gainditu behar izan ditu. Baina azken urte hauetan indarberriturik dabil eta bere uhinak Gasteiztik Euskal Herriko hainbat txokotara zabaltzen ari da poliki- poliki, irratigintzan erreferente garrantzitsu bihurtu delarik. Hala Bedi irratiak 700 halabelarri (bazkide) inguru ditu bere lana aurrera eraman ahal izateko,  baina proiektu honek irautea eta zabaltzea nahi badugu oso garrantzitsua da halabelarri gehiago egitea. Beraz, badakizu. Zeuk ere jar ezazu zure aletxoa eta egin zaitez halabelarri!

Norbanakoen zein kolektiboen zerbitzurako dagoen tresna da, guztiok sentitu izan baitugu gure ahotsa ez dela entzuten gaur egun dauden hedabide ofizialetan. Hala Bedik aukera hori eskeintzen digu gure kexak, zirrarak, berriak zein ametsak jendeari zabaltzeko. Hortaz, balia zaitez aukeraz!

Hala Bediren bazkiderik egiteko gonbidapena

Zirrara horrekin genbiltzan hainbat laguni oso interesgarria iruditu zitzaigun irrati honek eskeintzen zigun abagune hau aprobetxatzea eta beraiekin kontaktuan jarri eta gero mendialdeko korrespontsal talde bat martxan jarri genuen geure inguruan gertatzen diren berriak kontatzeko asmotan.

Bi astean behin, asteazkenetan, mendialdeak bere tartea izatea lortu dugu.  Honetarako, Zebrabidea eta Suelta la Ollakoek haien saioetan espazioa eman digute euskaraz zein gaztelaniaz mendialdearen berri emateko. Orain arte gai ugari jorratu ditugu: goi tentsioarekin egin nahi diguten txikizioa, feriak, ekitaldi zein ikastaro desberdinen berri ematea… beti dago zer kontatua.

Beraz, badakizu zeuk ere zirrara hori baduzu, zabaldu eta konpartitu guztiokin zure herrian gertatzen diren edo gertatuko  diren ekintza, ekitaldi, txikizio… eta Hala Bedi irratiaren bitartez zeuri ere emango dizugu ahotsa, ateak zabalik dituzu. zure zain gaude.

Ahaztu barik! Entzun nahi badiguzu FMko 107.4 Mhz-an aukera duzu.

Izan zeu ere Mendialdeko ahotsa!

Anuncios

Suscribir

Suscribirse a nuestros perfiles sociales y feed RSS para recibir actualizaciones.

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: