“EUSKARA MENDIALDEKO ONDASUNA ERE BA DA”

Andoni Llosa, kazetaria, itzultzailea eta pasa den uztailetik gure koadrilako euskara-teknikaria da. Jaiotzez bizkaitarra bada ere, ama Obekurikoa duenez, ondo majo ezagutzen du arabar Mendialdeko eskualdea. Duela hamar urte Pagoetara etorri zen bizi izatera. Beti euskara munduan egin du lan eta horretan arituko da gurean.

Patxi García

Uztailean hasi zinen  euskara teknikari lanetan Koadrilarako. Sei hilabeterako kontratua zen.

-Uste dut %80an ziurtatuta dagoela jarraituko dugula. Ez dakit urte beterako kontratua edo epe luze baterako izango den. Egia esan, horrelako lanpostu batean abian jartzen zarenerako bukatua da kontratua.

-Zeintzuk dira zure helburuak Mendialdean euskararen egoera hobetzeko?      

Koadrilako euskara teknikaria Urizaharrako udalerrian bizi da

Bi helburu nagusiak honakoak dira: lehendabizidauden euskaldunek euskara ahalik eta gehien erabiltzea, euskara kalera ateratzea, hitz egitea eta abar. Askotan garrantzitsuena ez da portzentaia izaten, euskara zenbat entzuten den baizik. Bestalde, agian eremu honetan esperientzia dudalako, jende zaharraren artean askotan entzun dut nik hemen euskaldunak bizkaitarrak edo gipuzkoarrak direla, eta gu ez garela. Euskarak ematen du kanpokoa dela, eta, gainera, politikariek inposatua. Nire nahia da demostratzea  hori ez dela egia, euskara hemengoa ere badela, haien arbasoek  bazekitela. Horretarako toponimia eta bertoko hizkeran gelditu diren hitzak badauzkagu. Horregatik egin behar duguna da jende zaharrari adieraztea  euskara Mendialdeko ondasuna ere badela. Eta, horren ondorioz, beste begi batez ikusiko dute euskara. Hori landu nahi dut, kontzientzia zabaltzeko.

-Hasi zara euskara klaseak antolatzen?

-Uste dut urtarrilean hasiko garela klaseak ematen. Hiru talde egingo ditugu: talde bat euskara ikasten hasi nahi dutenentzat;  maila ertainekoa, oinarria dutenentzat; eta hirugarrengoa, mintza praktika talde bat, aurrez badakitenak elkarrekin biltzeko. Eta momentuz, talde bakoitza egun bakarrean bilduko da, izena eman zuen jendeak interes hori azaldu zuen-eta.  Klase hauek Lagranen, Bernedon eta Kanpezun izango dira.

 -Askoz zailagoa da Mendialdean euskara bultzatzea hiriburu batean baino?

Mendialdean,  zailtasunak ere  badaude: herri txikiak, herritarren artean harreman gutxi, oso ume gutxi, eta gainera, sakabanatuta. Dena den, abantailak ere ikusi behar ditugu. Arabako Mendialdea bezalako eskualdeek badute abantaila bat: jende asko elkarren ezaguna da. Eta zailtasunak egonda ere, askotan elkarren ezagunak izanda,  hurbiltasun horrek lagundu egiten du.

Nolakoa da eskualde honetako euskarekiko jarrera?

-Tamalez, sentimendu politikoak zeresan handia du horretan, euskara politikarekin oso lotuta dago gurean.  Zahar batzuek arrotz ikusten dute euskara. Askotan esaten da: “Hemen euskera ez da inoiz egon”. Eta nik diot neure buruari: “inoiz” horrekin zenbat joaten zara atzera? Noraino mugatzen zara? XVIII. mendean oraindik euskera erabiltzen zuten hemen. Uste dut aurreritzi hori aldatu beharra daukagula.

Zein da euskararen egoera koadrilan?

-Araban dagoenarekin konparatuz, gure eskualdeko euskararen erabilera-maila askoz txikiagoa da. Gaur egun, herriz herri aldatu egiten da portzentaia, baina esan dezakegu  % 10 euskalduna dela. Oso gutxi gara, eta hain urriak izanda, kalean zein hizkuntza gailenduko da? Horretaz gain, biltzeko lekurik ez badago eta egunerokoan gaztelania bada guztiz nagusi, zer presentzia ote du euskarak kalean? Gaztelania jaun ta jabe da. Lortu behar duguna da euskarak kalean presentzia edukitzea, ahal den neurrian.

Zer egin dezakete  Arabako erakundeek  gure  eskualdean euskararen egoera hobetzeko?

-Herri txikiak kontuan hartu. Uste dut herri txikiak ez direla kontuan hartzen administrazioetan. Gainera, Arabaren fisionomia ikusita, Gasteiz da nagusi eta herri txikietakook ez dugu pisu handirik. Gure eskualdean ere gastatu behar da dirua ekimenak egiteko, ez dadila dena hiriburuan izan.

-Ba al du etorkizunik  gure herrietan?

Beltz-beltz ez dut ikusten nik. Egon da beltzago lehen. Euskara apurka-apurka indarra hartuko duelakoan nago. Herri txiki hauetan, ni txikia nintzela etortzen ginenean,  euskara ez zen inon ere entzuten. Orain guraso batzuek beren seme-alabekin euskeraz hitz egiten dute. Bada pauso bat. Uste dut lortuko ditugula gauzak, baina neurri txikiago batean. Eskualdeko herrietara joaten naizen bakoitzean izugarri pozten nau ikusteak dauden ume urriek badakitela euskara. Hori pozik egoteko moduko urratsa da.

Anuncios

Suscribir

Suscribirse a nuestros perfiles sociales y feed RSS para recibir actualizaciones.

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: