ESKOLAKO AGENDA 21 PROEIKTUA KANPEZUKO B.H.I.n

Hainbat urte ingurugiro proiektuekin lanean aritu ondoren (baratza, egonaldiak, bisitak, irteerak,…..), 08-09 ikasturtean Kanpezuko institutua Eskolako Agenda 21 proiektuan sartu zen, ingurugiroarekin lotutako lanarekin jarraitzeko asmoz.

Normalean udalerriak (Tokiko Agenda  21 proiektuan lanean ari dena) bere eremuan dauden ikastetxeei gonbidapena luzatzen die Eskolako Agenda 21 proiektuan parte har dezaten. Baina, iaz ez zen horrelakorik gertatu Kanpezun, hemen institutuak aurre hartu zion udalari, eta  Mendialdeko Kuadrilla laguntzaile izan zuelarik,  ekin zion erronka berriari.

2009ko udaberrian Mendialdeko udalek Tokiko Agenda 21 proiektuan buru belarri hastea erabaki zuten. Beraz, aurtengo ikasturtean (09-10) gertuko “babes ofiziala” izango dugu.

Baina……., zer da Eskolako Agenda 21? Eta Tokiko Agenda 21? Eta Agenda 21? Modu xinplean saiatuko gara hau azaltzen eskema hauen bidez: Mundu mailan arazo batzuk bazirela eta, ( eta a ze nolako arazo larriak gainera!), 1992an Rio de Janeiron munduko 175 herrialde elkartu eta jarraibide batzuen inguruan estrategia bat adostu zuten: AGENDA 21.

Gaian kokatu ondoren 08-09 ikasturtean Kanpezuko BH.I.n egindako lana azalduko dugu. Proiektu honetan lan egiteko, ikastetxeek Hezkuntza eta Ingurugiro sailaren artean sortutako Ingurugelaren babesa izaten dugu: beraien aholkularitza eta edozertarako babesa eskainiz, horretarako jarraibidea markatu eta materialak errazten dizkigute.

Lehenengo, gai bat aukeratu behar genuen, eta hasteko  “HONDAKINAREN GAIA” iruditu zitzaigun aproposena. Izan ere, gure eguneroko bizitzan ia uneoro berarekin egiten dugulako topo, eta garrantzitsua baita jakitea zer egin gutxiago kutsatzeko, nola murriztu hondakinen kopurua edo nola bideratu modu egokian hondakinak,………Beraz, institutua “txukuntzeko” asmoarekin eta gure gaztetxoak hondakinaren kudeatzaile aktiboak izan daitezen, gaiari heldu genion.

Errazena egina genuen: gaia aukeratu. Orain kurtsoan zehar fase desberdinak burutzen joatea zen lana. Fase guztiak aipatuko ditugu, baina ikasleekin egindako jarduerak bakarrik nabarmenduko ditugu zehatz-mehatz.

1.- Eskolaren antolamendua:

  • Koordinatzailea izendatu: proiektuaren gidaria
  • Talde sustatzailea osatu: hiru irakasle eta zuzendariarekin, astero jarraipena egin, koordinatzaileak jarraibideak markatu, ideiak, kezkak,… argitu.
  • Ingurumen batzordea: Zuzendaritza, koordinatzailea, irakasle batzuk, guraso batzuk eta ikasle batzuk. Proiektuaren aurkezpena egin genien.
  • Eko-ordezkariak: Gela bakoitzean bi ikasle boluntario, ekintza berezietan parte hartzeko eta  gelakideei zabaltzeko hainbat mezu.
  • Irakasle klaustroa: mintegi bileran bidez egiten dugu informazioa zabaltzea.
  • Irakasle gelan A21 kortxoa jarri: Ingurugiro gaiarekin edozein berri, bitxikeri,… jartzeko. Baita A21 proiektuaren jarraibidea ere.
  • Txoko berdea: Ikastetxeko sarreran. Ikasleei zuzendua eta hondakin bereziak jasotzeko gunea.

2.- Sentsibilizazioa eta motibazioa:

  • Irakasleak
  • Ez-irakasleak
  • Gurasoak
  • Ikasleak

Hainbat horma-irudien hausnarketa egin gelan eta gaiarekin lotutako bideoak ikusi.

– Kuadrillak antolatuta “zaborrarekin egindako tresnak eta jostailuak”, lehiaketan parte hartu.

– Kuadrillak antolatuta: Mendialdeko zaborraren bereizketari buruzko tailerra.

– Jundizko zaborra bereizteko plantara irteera.

3.- Diagnostikoa:

Batetik kurrikulumarena, bestetik familiako ohiturak, eta ikastetxeko eta  herriko egoeraren diagnostikoa. Azkenik partaidetzari buruzkoa. Inkesta eta behaketen bidez egin genuen.

Honen ondorioz gauza batzuk ondo egiten zirela ikusi genuen eta beste batzuetan hobetu behar genuela. Ondorioz,  ekintza planari ekin genion.

4.- Ekintza plana:

  • Kurrikulumean: Egiten diren hainbat ekintza jarraitu egiten: papera birziklatu, xaboia egin, kartelak egin,…..eta gai hau eta ingurugiroarekin lotutako gaiak ahal den guztietan aipatuz, eta ohitura onen adibide irakasleok izanik.
  • Ikastetxeko kudeaketan:

– Ikastetxeko gela, mintegi, pasabideetan, edukiontziak ipiniz. Eta zaborra biltzeko sistema bat antolatuz, horretarako Kuadrillak bidali zigun edukiontzi handi batzuk. Hauek beheko solairuan daude kokatuta  eta bertara gure garbitzaileak astean zehar zaborra botatzen du, gero astean behin eta astero talde desberdin batek, zaborra herriko kontenedoreetara eramaten du, aurretik pisatu eta jarraipen orria bete ondoren.

– Ikastetxeko geletako txukuntasuna hobetzeko eta ikasleak sentsibilizatzeko: gela txukunenaren lehiaketa, jarri genuen abian, eta ziklo bakoitzeko taldeak Gamarrako igerilekuetan pasa zuten eguna.

– Ikastetxeko paper kantitatea murrizteko asmoarekin, papera bi aldeetatik erabiltzea bultzatu genuen, eta papera berrerabiltzeko kutxak jarriz geletan.

Honekin batera, biltegiko inbentarioa egiteko asmoa dugu aurten, jarraipen bat izan dezagun.

— Berrerabili daitezkeen ontziak erabiltzeko ohitura zabalduz: irakasle gelan gehienbat, eta aurrerantzean ikastetxeko festetara ere zabaltzeko asmoz.

5.- Komunikazioa eta ebaluazioa:

Azkeneko fasean ikasleen konpromisoak eta proposamenak Kanpezuko alkateari eta Kuadrillari helarazi genizkien.

Anuncios

Suscribir

Suscribirse a nuestros perfiles sociales y feed RSS para recibir actualizaciones.

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: